top of page
KALITATEA
Zangozako Ikastolak urte asko daramatza hezkuntza-kalitatearen aldeko apustua egiten. Kalitate Integratuko Proiektuari (PCI-KEI) esker, hezkuntza-bikaintasuna lortzeko lan egin dugu.
Kalitate-eredu hori honako printzipio hauetan oinarrituta dago:
-
Hezkuntza-komunitatearen asetze-maila.
-
Ikasleen hezkuntza integrala.
-
Inplikazioa.
-
Lidergo partekatua.
-
Ebaluazioa.
-
Eraginkortasuna eta emaitzak.
Bost urtean behin kanpoko auditoreek ebaluatzen gaituzte, hezkuntza-komunitate osoak egiten duen lana bikaintasunera bideratuta dagoela ziurtatzeko. Hauek dira fruituak:
-
2013an jasotako egiaztapena
-
2018an emandako ziurtagiria, zentro bikaina izaten jarraitzen genuela adierazten duena.
bottom of page