
PERTSONA EREDUA
Zangozako Ikastolan, gure hezkuntza-proiektuaren erdigunean ikaslea dago. Gure helburua ez da soilik ezagutzak igortzea, haur bakoitzari bere garapen sozialean, emozionalean eta pertsonalean bidelaguntza ematea baizik. Horregatik, etorkizunera begira, bost bereizgarri nagusi hauek dituen pertsona trebatzen saiatzen gara egunerokoan:
-
Euskalduna: Bere ingurunean euskaraz erraz eta kontzienteki bizi dena, euskal kultura ezagutu eta maite duena, eta beste hizkuntza zein kulturei irekia dagoena.
-
Barne-sendotasuna duena: Bere burua ezagutu eta onartzen duena. Bere buruarengan zein besteengan konfiantza duena, akatsetatik ikasten duena eta bere ongizatea (fisikoa, mentala eta digitala) zaintzen duena.
-
Erabakitzaile-ekintzailea: Jakin-mina eta pentsamendu analitiko zein kritikoa duena, informazio fidagarria kudeatuz ausardiaz eta erantzukizunez erabakiak hartzen dituena.
-
Eraldatzailea: Giza duintasuna defendatzen duena, arazoen aurrean konponbide sortzaileak bilatzen dituena eta gizarte bidezkoago, demokratikoago zein jasangarriago baten alde konprometitzen dena.
-
Kooperatiboa: Taldean lankidetzan aritzen dakiena, enpatikoa, erantzunkidea eta komunikatzaile asertiboa, gatazkak elkarrizketaren bidez bideratzen dituena.

