top of page
Robota.jpg

GURE PEDAGOGIA

Zangozako Ikastolan gure proiektuaren erdigunean pertsonak jartzen ditugu, etorkizuneko pertsonak hezten ditugu. Gure familiei laguntzen diegu beren seme-alaben bizitzako etaparik garrantzitsu eta zirraragarrienean, gustura, konfiantzan, etxean bezala senti daitezen nahi dugu.

Gure ikasleak pertsona zoriontsuak eta errespetuzkoak izatea nahi dugu; bizitzak planteatzen dituen egoerei erantzuten jakitea eta gizartean ondo integratuta egotea, hobetzen lagunduko duten gaitasunak dituzten pertsonak hezi nahi ditugulako.

Gure ikasleak pertsona eleanitzak izango dira, gure kultura eta beste kultura guztiak ezagutu, errespetatu eta baloratuko dituzten buru zabaleko pertsonak.

Hezkuntza-ikuspegi integratzaile eta humanista baten bidez, honako balio hauek landu nahi ditugu: errespetua, adiskidetasuna, bizikidetza, elkartasuna, espiritu kritikoa, ingurumenarekiko errespetua eta euskal hizkuntzarekiko eta kulturarekiko maitasuna.

Beren heltze-prozesuan lagundu nahi diegu, beren gaitasunak garatzen lagunduz, izan nahi duten pertsonak izan daitezen ahalbidetuz.

bottom of page