top of page
IMG_9659.jpg

NOR GARA

Zangozako Ikastola herritik eta herriarentzat sortutako kooperatiba da

Hezkuntza integral eta pertsonalizatua eskaintzen dugu, gure sustrai kulturaletatik abiatuta, munduari irekia.

​

Eleaniztasunaren eta hizkuntzen bizikidetzaren aldeko apustua egiten dugu, euskara hartzen dugu gure hezkuntza-proiektuaren ardatz gisa, gure kulturaz eta hizkuntzaz harro gaudelako, ondare bizitzat jotzen dugulako.

​

Ikasleak eta familiak dira Zangoza ikastolaren ardatza. Pertsona zoriontsuak, errespetuzkoak, bizitzako egoeren aurrean erantzuten dakitenak eta gizartea hobetzeko gai direnak hezi nahi ditugu. Hori lortzeko, talde profesional zabala eta kualifikatua dugu. Haien prestakuntza eta etengabeko garapena dira gure kalitate-proiektuaren bermea.

​

Bermedun eta kalitatezko hezkuntza eskaintzen dugu, sormenera, garapenera eta etorkizunera egokitzeko espazioen esparruan. Berrikuntza pedagogikoari adi gaude beti.

Gure izaera kooperatiboa lan komunitarioan eta konpromisoan adierazten da; helburuak ez ezik, helburuetara iristeko egindako bidea ere axola zaigu, konfiantzan oinarritutako pedagogia berritzaileak aplikatzen ditugu eta pertsonen prestakuntza integralari erreparatzen diogu, aniztasuna oinarri hartuta.

​

Etorkizunarekin konprometitutako ikastola gara, hezkuntza-proiektu berritzaile eta sendotuarekin.

bottom of page