top of page
vlcsnap-2017-01-28-19h52m35s018.png

IKASLEAREN JARRAIPENA

Zangozako Ikastola ikastola txikia da, eta ezaugarri horrek familien, ikasleen, irakasleen eta orientazio-zerbitzuaren arteko harremana estua eta arina izatea eragiten du.


Ikasleen jarraipena eta laguntza estuaren bidez bereizten gara; horretarako, kolektibo osoaren inplikazioa beharrezkoa da. Zangozako Ikastolan, irakasle guztiek tutoretza-lanak egiten dituzte. Tutoretzak ez dira ikasgelen araberako egiturara mugatzen, baizik eta profesionalen eta irakasleen talde batera. Horiek, hainbat irakasgaitatik, begirada, jarraipena eta esku hartzeko gaitasuna zabaltzen dituzte garapen-arlo guztietan: arlo akademikoan, sozialean, afektiboan...


Ikastola bat gara, 0 urterekin hasi eta 16 urterekin amaitzen den hezkuntza-proiektua duena. Horren ondorioz, oso ondo ezagutzen ditugu ikasleak eta familiak, eta, guztion artean, ikasleari heldutasun-, garapen- eta ikaskuntza-prozesuan lagundu diezaiokegu.

bottom of page