ORIENTAZIOA
Pertsona guztiak bakarrak eta errepikaezinak garela onartuta, aniztasuna gure gizartearen ezaugarritzat hartzen dugu. Baieztapen horrekin onartzen ari gara bakoitzak gure gaitasunak dauzkagula eta zailtasunak dauzkagula.
Ikaslearen gaitasun eta zailtasunez jabetuta, benetako autoestimutik abiatuta, ikaslearen ikaskuntza-prozesuaren laguntzaile izatea da gure helburu nagusia.
Horregatik, ikastolan ezartzen diren antolaketa-, metodologia- eta curriculum-neurri guztien helburua da erantzun inklusiboa ematea, ikasleak eskola-ibilbide arruntean egon daitezen sustatzeko.
Hezkuntza-laguntza behar duten ikasleei erantzuna emango zaie, irakasle guztien parte-hartzearekin eta tutoreak koordinatuta.
Arlo honetako lan-ildo garrantzitsuenak honako hauek dira:
-
Hezkuntza-laguntzaren beharrak hautematea, eta balorazio-irizpideak eta -prozedurak definitzea.
-
Ikasteko arazoengatik, desgaitasunengatik, jokabide-nahasmendu larriengatik edo gaitasun handiengatik hezkuntza-laguntzako beharrak identifikatzea eta baloratzea.
-
Ikastetxeko curriculum- eta antolaketa-neurrien deskribapena.
-
Aniztasunari Arreta emateko Plana garatzeko giza baliabideak eta baliabide materialak kudeatzea.
-
Aniztasunari Arreta Emateko Planaren jarraipena eta ebaluazioa.
-
Lankidetza familiekin eta kanpoko profesionalekin.
-
Familia-eskolaren antolaketa