top of page
ONKI
Onki_edited.jpg

ONKI

ONKI, Ikastolen Elkarteak sortutako programa da, eta tutoretza marko berrian oinarritzen da. Bere helburua ikasleen ongizatea, elkarbizitza osasuntsua eta hezkidetza sustatzea da, ikas-irakas komunitate osoa inplikatuz.

 

Parte hartzen duen zentro bakoitzaren jarraipena urtero egiten du Turkuko unibertsitateak, eta, beraz, etengabeko emaitzak ditugu, ikastolaren egoeraren diagnostiko erreala eskaintzen digutenak, urtean zehar lana talde horretan zentratu ahal izateko.

 

Programak, ikasleen garapen pertsonala, soziala eta emozionala indartzea du ardatz, eta bizikidetza positiboa eraikitzeko tresna praktikoak eskaintzen ditu. Bullying-ari aurre egin eta berdin arteko harreman sanoak bultzatzeko baliabideak ere eskaintzen ditu.

Oinarrizko elementuak:

​

  • Prebentzioa, ikasleek egoera desegokiak identifikatu eta kudeatzeko gaitasunak garatuz.

  • Esku-hartzea, gatazka edo bizikidetza arazoei erantzun eraginkorra emateko.

  • Jarraipena, ikasleen ongizatea eta taldearen kohesioa bermatzeko.

​

bottom of page