LEHEN HEZKUNTZA
Ikasle bakoitza da bere ikaskuntza-prozesuaren protagonista nagusia eta, hori horrela izan dadin, nork bere bidea arautzeko tresnak eskaintzen dizkiogu, bakoitzaren esperientzia eta bizipenetatik abiatuta.
Etapa berrirako trantsizioa modu naturalean egiten da. Bi dira lehen hiru urteetan erabiltzen ditugun proiektu pedagogikoak: kimu da trantsizioa progresiboa izatea eragiten duen proiektua, haur-hezkuntzako proiektuaren bilakaera da, eta TXANELA da lehen hezkuntzan urteetan finkatuta egon den proiektua, kimu oinarri duen proiektua, eta ikaskuntza aktiboa ahalbidetzen duena, ikasleen motibazioa piztuz. Gure lan egiteko moduak honako hauek ditu ardatz:
-
Erritmo desberdinetara eta ikasleen aniztasunera egokitzea.
-
Esperimentatzen, manipulatzen eta egiten ikasten dugu.
-
Elkarrekin ikasten dugu, ikasitakoa komunikatzen eta irakasten
-
Ikaslea da ikaskuntza-prozesuaren jabea.
Lehen Hezkuntzako laugarren mailatik aurrera, oinarrizko konpetentziek protagonismoa hartzen dute, gaitasunez jokatzeak esan nahi du ikaslea ikasitakoa modu integratuan mobilizatzeko gai izango dela, bizitzako hainbat arlotan sortzen zaizkion arazoak eta egoerak eraginkortasunez konpontzeko gai izango dela, eta gure funtsezko tresna Eki proiektua dela, konpetentzietan oinarritutako proiektua, pedagogia integratzailea duena.