top of page
IMG_5365.jpg

 BIGARREN HEZKUNTZA

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako azken urteetan hasitako bideak etapa berri honetan jarraitzen du. Irakasleen prestakuntza luzea eta espezifikoa dela eta, oinarrizko gaitasunak eta ikaslearen irteera-profila aintzat hartzen dituen hezkuntza errealitate bihurtu da.

Eki proiektu aitzindaria izan da gaitasunen arabera hezten eta ebaluatzen, eta haren diseinuak aukera ematen digu ikasleek proposatzen dituzten proiektuen bidez edukiak praktikara igarotzeko. Hain garrantzitsua den ezagutzen mobilizazio eta hauek errealitatera transferitzea, ikastolan lehentasun handiena ematen diogun zerbait da.

Gure ikasleei lagundu nahi diegu... pertsona trebeak, ikastolatik irtetean sortzen zaien edozein arazoren aurrean moldatzen jakin dezaten.

Baina ezin dugu ahaztu garai hau bereziki zaila eta, aldi berean, interesgarria dela ikuspuntu emozionaletik. Ikastetxe txikia izateak eta, aldi berean, derrigorrezko hezkuntzaren hiru etapak betetzeak gure ikasleak gertutik ezagutzeko aukera ematen digu. Hurbiltasun horrek hezkuntza-prozesuan esanguratsuak izan daitezkeen aldaketa emozionalak detektatzen laguntzen digu, eta bigarren hezkuntzan alderdi hori are garrantzitsuagoa da.

Horregatik, gure ikasleak artatzeko lan egiten dugu, konfiantzazko giroa sortuz, seguru senti daitezen eta beren autoestimua indartu dezaten eta beren ahalmen guztia gara dezaten lortzeko...

​

bottom of page